XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MURGI

Jarri bada, jauna!

(Lancre eseri egiten da eta Murgik bere atzekaldean jarriaz lepoan masaje bat ematen hasten da.)

LANCRE

Atsegina zait.

MURGI

Ez beza hitzegin.

(Isilune laburra.)

LANCRE

Aizu, Murgi!

MURGI

Zer, jauna?

LANCRE

Juez guztiak, askotan penagarri bazaio ere egia guztia jakin beharrean aurkitzen dira.

Ikusi nahi nuke beraz nire begiaz zer nolako dantzak egiten dituzten Akelarretan.

MURGI

Hori erreza da.

Gazteluan atxiloturik dituzu sorginak eta beraiei dantza eginarazi besterik ez duzu.